Berako Satelitik taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 11a, 13:00
Berako musikariek osatzen duten Satelitik taldeak kontzertua eskainiko du larunbat arratsaldean Arantzako Aterpean.

Folk eta pop musika egiten duen Berako taldeak joan den urtean diskoa kaleratu zuen. Larunbat honetan, berriz, Aterpean eskainiko dute emanaldia, 19:00etan.

Satelitik taldea honela osatua dago: Dani Irazoki gitarrarekin eta kantari aritzen da; Jones Agarak gitarra jo eta koruak egiten ditu; Kotte Berruetak akordeoia jotzen du; Ibai Gogortzak kontrabaxua eta saxofoia; eta Mikel Lertxundik bateria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun