Pilota partida ikusgarriak jokatu dituzte sanferminetan

Ttipi-Ttapa 2019ko uztailaren 10a

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, aurten ere, esku pilotak bere txokoa izan du Lesakako sanferminetan. Bi partida jokatu zituzten. Kantxaratzen lehendabizikoak Andrea Aldaregia eta Naroa Elizalde izan ziren; ondotik, berriz, binaka jardun ziren: Iñigo Pascual eta Jon Olaizola Yves Salaberri Xala eta Iñigo Martinezen aurka.

Aldaregia eta Elizalde gogor lehiatu ziren, eta patida guztian pare-parean ibili ondotik, 19-22 nagusitu zen Aldaregia. Ikusleek berotasuna eskaini zieten batari zein bertzeari. Ondotik, binakako partidei egin zieten tarte. Martinezek eta Xalak lortu zuten garaipena, 17-22 mendean hartuz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun