Palestinako errefuxiatuen saskibaloi taldea Beran izan da

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 10a, 14:00

Libanoko Shatila errefuxiatuen kanpamenduan sortu diren 15 eta 20 neskek osatzen dute Real Palestine Youth saskibaloi taldea eta, azken egun hauetan, Euskal Herrian barna dabiltza. Astelehenean, erraterako, Beran izan ziren. Hainbat beratarrekin bazkaldu zuten, gero haiekin euskal dantzak eta beraien dantzak egiten aritu ziren eta eguna borobiltzeko saskibaloi partida jokatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun