Ezpata-dantzariak izan ziren eguneko protagonistak. Goizeko meza isilaren ondotik, Musika Bandarekin batera, Herriko etxetik elizara jo zuten. Eguerdian, Zubigainekoa eta Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra dantzatuta plaza zaharrera jo zuten, hori bera dantzatzeko. Arratsaldeko dantzak akitura, Arrano Elkarteak antolatutako bertso-jaialdia izan zuten. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Joanes Illarregi eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren kantari, Josu Sanjurjo gai-jartzaile zutela. Txosnaguneko iluntze akustikoarekin eta plaza zaharreko dantzaldiarekin borobildu zuten eguna.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.