Emakumearen Memoriaren Baratzean auzolana deitu dute asteazkenerako

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 8a, 12:00

Uztailaren 20an Arantzan dagoen Emakumearen Memoriaren Baratzearen urtemugako besta ospatuko dute eta besta behar bezala atera dadin, auzolanean dabiltza azken aldian. Asteazken honetan, adibidez, 09:30ean garbiketa egin eta neguko barazkiak landatuko dituzte.

Hilaren 17rako ere bertze deialdi bat egin dute, eta egun horretan garbiketak egin eta urteurren bestarako prestaketak eginen dituzte. Auzolanean parte hartu nahi dutenek 600 39 31 93 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun