Joseba Lasaren eskutik lehertu da sanferminetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 8a, 07:44

Balentzieneko bordako Joseba Lasak eman zien hasiera  larunbatean Lesakako sanferminei. Aitzinetik, Harriondoatik abituta udaletxeraino, Lesakako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalejiran ibili zen. Txupinazoarekin batera, txistulariek, soinulariek, trikitilariek eta Elutxa txarangaak girotu zuten plaza bazterra. Gaztetxoek danborrak astindu zituzten, karrikaz karrika. 

Arratsaldean dantza emanaldia eta danborralda nagusia izan zituzten, erraldoien eta burundien konpartsa, danbor-jole, soinulari, Lesakako banda eta guzti. Dantzaldiarekin borobildu zuten bezpera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun