Etxalarko bestetako kartel eta programaren azal lehiaketako irabazleak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 4a, 18:00

Aimar Iparragirrek irabazi du azal lehiaketa eta Ainara Arburua zinegotziak eman zion saria.

Martxel Larrazaren kartela eta Aimar Iparragirreren azala saritu dituzte

 

Etxalarko Udaleko Kultura batzordeak antolatutako III. kartel eta azal lehiaketaren saridunak jakinarazi dituzte. Denetara 6 azal eta 2 kartel izan ziren lehian eta orokorrean maila politekoak izan dira aurkeztutako lanak. Aurtengoan irabazleak herrikoak bertakoak dira. Azal irabazlea Aimar Iparragirrerena izan da eta kartelarena berriz Martxel Larrazarena. Aimarrek 100 euroko saria jaso du eta Martxelek berriz 50 euro eta bi lagunentzako otordua Etxalarko Herriko Ostatuan. Ainara Arburua zinegotzia eta Herriko Ostatuko Axun Maiak eman zizkieten sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun