Hildako mendizaleak gogoratu ditu Beti Gaztek Agiñan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 1a, 14:00

Ekainaren 30ean, urtero bezala Aginara hildako mendizaleen oroimenez mendi irteera berezia egin du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Igande goizeko 8etan abiatu ziren mendizaleak plazatik eta Aita Donostian gosaldu ondotik ekitaldia egin zuten. David Galarza apezak solas batzuk egin zituen hildako mendizaleak gogoan eta Aurreskua ere dantzatu zuten bi dantzarik. Behin ekitaldia bukatuta, herrira bueltatu ziren mendizaleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun