Berako bestetako danborradan izen emateko aukera ireki dute uztailaren 19a arte

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 1a, 18:00
Guttienez 40 lagun beharko dira danborrada ateratzeko.

Abuztuaren 4an, 12:30ean eginen da Herriko Etxeko Plaza eta Altzateko plaza artean 

Azken urteetan Berako bestetan berreskuratutako danborradak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere danborrada eginen dute Beran. Abuztuaren 4an, igandearekin izanen da, 12:30ean hasita. Lixoia, Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena, uztailaren 19ra bitarte (ortziralea).

Erran bezala, abuztuaren 4an, ortziralean, 12:30etik abiatuko da danborrada Herriko Etxeko Plazatik eta Altzateko plazara joanen dira. Izen emateko 6 euro ordaindu behar da, gosaria eta danborraren truke. Entsaioak, berriz, uztailaren 26an (ortziralea) eta 29an (astelehena) eginen dituzte Herriko Etxeko plazan, 20:00etan.

Guttienez 40 lagunek izena eman beharko dute danborrada atera dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun