Hildako mendizaleak gogoratuko ditu Beti Gaztek Agiñan igandean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 28a, 19:00
Plaza Zaharretik Agiñara joanen dira mendizaleak igande goizean. Argazkia: Jon Martinez

08:00etan abiatuko dira oinez Plaza Zaharretik eta 10:30 aldera gosaria eta ekitaldia izanen dute Aita Donostian 

Ekainaren 30ean, urtero bezala Aginara hildako mendizaleen oroimenez mendi irteera berezia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Igande goizeko 8etan abiatuko dira mendizaleak Plaza Zaharretik. 10:30 aldera gosaria izanen dute Aita Donostian, eta ondotik ekitaldia. Behin ekitaldia bukatuta, herrira bueltatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun