Zarandiako bestak ospatuko dituzte asteburuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 28a, 12:00
Umorea da Zarandiako bestetako ezaugarri nagusia.

Ortziraleko lehen ekitaldien ondotik, larunbat eguerdian izanen dute Zarandionen jautsiera eta arratsean Zarandiako himnoaren estreinaldia 

Azken urteotako ohiturari eutsiz San Zarandio bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Lesakako Zarandia karrikan. Beti bezala, umorerik ez da faltako eta horren erakusgarri dira bestetako ordutegiak eta ekitaldiak.

Egitaraua

Ortziralea, ekainak 28

17:04ean auzoa apaindu.

20:01ean kanta herrikoiak.

20:33ean Muxikoak.

 

Larunbata, ekainak 29

09:59ean txupinazoa.

10:27ean gosaria goiko plazan.

11:31ean Campus Zarandia Cup

12:32ean Zarandioren jautsiera, Osasunaren igoeraren ospakizuna eta poteo rebelde.

14:31n auzotarren bazkaria. Bazkalondoan jokoak, sokatira, ‘Pasapalabra’…

19:53an tanborrada.

20:28an Elutxa txarangak konposatu duen Zarandiako Himnoaren estreinaldia.

21:00etan berendu-afari (sobranterik baldin bada).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun