Jende aunitz bildu du Izaki Gardenak taldearen kontzertuak Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 28a, 09:15

Kultur 2019 egitarauaren baitan eskaini zuten ortzegunean Herriko Etxeko Plazan

Kultur 2019 egitarauaren baitan kontzertua eskaini zuen Izaki Gardenak taldeak ekainaren 27an, ortzegun arratsean Berako Herriko Etxeko Plazan. Ortzegun buruzuria eta bero sargoria izan arren, adin guztietako jende aunitz bildu zen plazan, elizako eskaileretan, baita elizako lorategian ere. Izaki Gardenak taldeko kideen artean zegoen Joseba Baleztena (Joseba B Lenoir) beratarra). Eta entzuleen artean, Berako eta Lesakako alkateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun