Sanferminetako pilota jaialdia antolatu du Arkupe elkarteak ekainaren 29an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 27a, 06:30

Bortz pilota partida jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Lesakako udal pilotalekuan.

Larunbatean 16:00etan hasiko da udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak sanferminetako pilota jaialdia antolatu du ekainaren 29an, larunbatean 16:00etan udal pilotalekuan. Benjamin eta alebin mailan bina partida jokatuko dituzte binaka eta infantiletan buruz buru ariko dira Oier Orbegozo eta Beñat Etxabide.

Umeak edo benjamin mailan, Adur Erkizia eta Enaitz Oskoz, Oier Arruabarrena eta Unax Oskozen kontra ariko dira lehenik, eta Urko Telletxea eta Hegoi Silveira, Xuban Magaña eta Oier Arruabarrenaren kontra, ondotik.

Kimuak edo alebin mailan, Aimar Otxandorena eta Amaiur Martinez, Unax Bereau eta Enaitz Bereauren kontra ariko dira eta, gero, Enaitz Bereau eta Urko Olaizola, Amaiur Martinez eta Ainitze Martinezen kontra.

Haur edo infantil maillan, azkenik, Oier Orbegozo eta Beñat Etxabide ariko dira buruz buru. Partida guztiak 18 tantotara izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun