Arantza Hotela handitzeko proposamenaz eztabaidatzeko bilera deitu du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 16:00

Bilera ortzegunean 17:00etan eginen dute Arantzako Herriko Etxean.

Arantza Hotelak instalazioak handitzeko duen asmoaren aitzinean, Arantzako Udalak herritarren iritzia bildu nahi du. Hori izanen da ortzegun arratsalderako Arantzako Udalak deitu duen bileran hizpide izanen dutena. Bilera 17:00etan eginen dute Herriko Etxean eta herritarrei parte hartzeko deia egin die Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun