209 neska-mutikok eman dute izena Bortzirietako udaleku irekietan

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 1a, 15:00

Arantzan, Beran eta Etxalarren uztailean sartu orduko abiatu dira Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatutako udalekuak eta Igantzin eta Lesakan uztailaren 15ean hasiko dira.

Datuak dira Bortzirietako udalekuek izan dute arrakastaren lekuko. Guztira 3 eta 12 urte bitarteko 209 neska-mutikok eman dute izena, iaz baino 12 gehiagok. Arantzan 40 haur apuntatu dira, Beran 102, Etxalarren 36, Igantzin 12 eta Lesakan 20. Horiez arduratzeko, guztira 25 begirale ariko dira lanean: Beran hamar, Arantza eta Etxalarren launa, Lesakan bi eta Igantzin hiru. Horietako bat behar bereziak dituen haur batekin egonen da.

Euskara Mankomunitateak Dindaia Fundazioarekin batera antolatu ditu udalekuak, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Caixabank-Obra Sozialaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun