Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, heldu den igandean, ekainak 30, leitzarrek Gorriztarango eguna ospatuko dute.
10:00etan meza izanen dute eta ondotik aizkolarien saioa ez ezik, proba bereziak (nahi duenak parte har dezake eta sariak izanen dira) eta umeentzako jokoak antolatu dituzte. 14:00etan mahaiaren inguruan bilduko dira, bazkaltzeko. Bazkari-txartelak egun berean salduko dituzte Basa-Kabin. Helduek 30 euro eta haurrek 16 ordaindu beharko dituzte.
Arratsaldean, 17:00etan, XXXIV. Mus Txapelketako jokatuko dute. Parte hartzeko bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu. 18:00etan dantzaldia izanen dute eta 19:30ean XXXV. Txintxurrin Txapelketan. 20:00etan zozketan bilduko dira eta ondotik txokolate beroa dastatuko dute. Indarrak berrartuta, dantza lehiaketa izanen dute. Trikitilariek girotuko dute eguna eta zozketak ere eginen dira. Sarituek txartela unean bertan aurkeztu beharko dute.