IV. Argazki Rallyko sariak banatu ditu Lesakako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 24a, 19:00
Lesakako IV. Argazki Rallyko saridunak, Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko ordezkariekin. Argazkia: Jon Martinez

Hamazazi argazkilariren artean Orioko Txomin Rivera Acedok aurkeztu zuen bildumarik onena eta 150 euroko saria eskuratu zuen 

Lesakako Beti Gazteko argazkilari taldeak bigarren aldiz argazki rallya antolatu zuen maiatzaren 26an eta ekainaren 22an sari banaketa egin du. Hamazazpi argazkilarik parte hartu zuten.

Rallya­ren hasieran jakitera emanen ziren lau gairen inguruko argazkiak aurkeztu zituzten parte hartu zuten hamazazpi argazkilariek. Bilduma onenari 150 euroko eta diplomako saria Orioko Txomin Rivera Acebedok. Lesakako karrikak gaiari buruzko argazki onena Zumaiako Mitxel Aizpurua Etxanizek aurkeztutakoa izan zen; bihurguneak gaiaren ingurukoa Donostiako Arantza Rodriguez Idiakesena; mugimendua gaiaren ingurukoa Burlatako Raul Lopez Segurarena eta leihoak gaitzat hartuta, Donostiako Fernando Anza Rey argazkilariarena. Bakoitzak 75 euro jaso zituen. Bortzirietako argazkilari baten bilduma onenaren saria, berriz, 100 euro, Lesakako Fred Ramos Lasagarentzat izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun