1979ko Berako udalbatzako kideek argazkia atera dute berrogei urte beranduago

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 12:00
1979ko udaleko kide zirenak, gaur egun. Ezker-eskuin, Julian Lekuona, Jose Luis Vila, Jesus Ado, Helena Santesteban, Manuel Iriarte eta Alejo Erdozain.

Gaur egungo alkate-zinegotziek kargua hartu baino lehenago bildu ziren Herriko Etxean 

Joan den larunbatean egin ziren udaletako kargu-hartze ekitaldiak. Berakoan, gaur egungo alkate eta zinegotziek kargua hartu aitzinetik, 1979ko udal hauteskundetan aukeratuak izan zirenetatik gaur egun bizi diren gehienak elkartu ziren argazkia ateratzeko. Ezker-eskuin, Julian Lekuona, Jose Luis Vila, Jesus Ado, Helena Santesteban, Manuel Iriarte eta Alejo Erdozain.

Ondoko argazkian ageri da 1979ko apirilaren 3en egindako kargu-hartze ekitaldia. Ezker-eskuin, Antton Saragueta (idazkaria, +), Julian Lekuona (Herrialde), Miguel Goñi (Independienteak, +), Jose Luis Vila (Herrialde), Santiago Maya (Herrialde), Jesus Ado (Berako Langile Elkartea), Helena Santesteban (Independienteak), Manuel Iriarte (alkatea, Herrialde), Jose Ignacio Errandonea (Independienteak), Josu Goia (Herrialde, +), Juan Luis Etxegarai (Herrialde, +) eta Alejo Erdozain (Berako Langile Elkartea).

Hirugarren argazkian, 1952an udala osatzen zuten alkate-zinegotziak ageri dira. Baserriek zuten indarraren erakusgarri, denak, herrian bizi zen Ignacio Tolosa izan ezik, baserritarrak ziren. Ezker-eskuin, Joxe Irazoki (Itxaspi), Juan Esteban Peña (Trukenekoborda), Paco Iraizoz (idazkaria), Jose Juan Irazoki (alkatea), Juan Mikelperizena (Egiluzea), Ignacio Tolosa, Ramon Irazoki (Apeztegia) eta Lorenzo Agirre (Sigastea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun