San Juan suak herriz herri

San Juan sua piztuko dute Etxalarren ere

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 09:30
Etxalarren ere su gainean saltoka ibiliko dira.

Ekainaren 23an, igandearekin ospatuko dute aurtengoan San Juan sua Etxalarren. 20:00etan berendu afaria eginen dute frontoian, bakoitzak nahi duena etxetik eraman eta bertan elkarren artean janez. 21:00etan joareak joz herriari itzulia emanen diote eta ondotik, herriko musikariek lagunduta, suak piztuko dituzte plazan. Eskola zaharren ondoan jarriko den edukiontzia egun horretarako paper eta kartoiak biltzeko izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun