San Juan suak herriz herri

San Juan bezperaren bueltan, afaria eta sua eginen dituzte igandean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 06:30

Urteroko ohiturari eutsiz, Arantzako Guraso Elkarteak afaria eta sua antolatu ditu

20:00etan afaria egiteko bilduko dira parkean. Afaria autogestionatua izanen da, hau da, norberak eraman beharko du. 21:00etan sua piztuko dute eta 22:00etan itzali.

Hori izanen da Guraso Elkarteak antolatutako hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun