13 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gazte Trail lasterketa, 7 kilometro luze eta 300 metroko desnibela duena ere egin zuten. Hauek Frain igo eta herrira jautsi behar zuten. Mattin Lekuona lesakarra nagusitu zen (30.33), Erratzuko Unai Bengotxea (31:50) eta Arantzako Jon Zabalaren aitzinetik (33.53). Nesketan, Urnietako Ana Otaegi izan zen garaile (35.22). Berako Ainhoa Etxegarai (38.47) eta Lesakako Oihana Arrutik (39.56) osatu zuten podiuma.
Taldeka Erlaitz izan zen bizkorrena, eta Beti Gazte bigarren.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!