Arazo fisikoak izan ditu seigarren etapa bukatzerakoan eta eskerrak eman dizkie babesa eman dioten guztiei
Lyme gaixotasuna duten gaixoen eta haien senideak biltzen dituen Alyme elkarteari laguntzeko, Pirinioetan barna, Hondarribitik Andorrarako bidea egin nahi zuen Ibai Iturria Garmendia beratarrak, 17 etapatan. Baina seigarrena bukatu berritan, Lizarako aterpean jakinarazi du bertan behera utzi duela egitasmoa «arazo fisikoengatik eta pena haundiarekin». Eskerrak eman dizkie proiektuan lagundu duten guztiei eta aitzinera begira ere, Lyme gaixotasuna ezagutzera ematen eta Alyme elkartea laguntzen segitzeko asmoa duela ere aipatu du.