Gaur ehun urte Madrilen debuta egin zuen Isidoro Fagoaga tenore beratarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 09:30

Isidoro Fagoaga beratarra XX. mendearen lehen erdian egin zen ospetsu.

1919ko ekainaren 13an, gaur ehun urte, ‘Sansón y Dalila’ operan debuta egin zuen Madrilgo Gran Teatro antzokian Berako Isidoro Fagoaga tenoreak. Madrilgo prentsak beratarraren ahotsa goraipatu zuen (“señalado triunfo” lortu zuela idatzi zuten) eta etorkizun oparoa zeukala azpimarratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun