Zehazki, 29 erakunde edo elkarterentzako izanen da diru-laguntza; horien bitartez, Nafarroako Antzerkien Sareko udalerriek edo espazio eszeniko bat dutenek zuzenean kudeatzen dituzte haien espazio eszenikoak.
Laguntzak bi kategoriatan emanen dira: lehena 2018ko urtarrilaren 1ean 10.000 eta 19.999 biztanle (biak barne) artean dituzten herrientzat izane da, eta gutxienez 40.001 euroko inbertsioa egin beharko da; bigarren kategorian, 2018ko urtarrilaren 1ean 9.999 biztanlera bitarte dituzten udalerriak sartzen dira, eta 40.000 euro arteko inbertsioa egitea eskatzen zaie.
Lehen kategorian ondorengo udalerriak izan dira onuradunak: Altsasu (32.851,95 euro), Antsoain (28.234,92 euro), Aranguren (34.094,99 euro), Burlata (29.477,96 euro), Cintruénigo (32.141,63 euro), Lodosa (21.309,37 euro), Noain (34.183,78 euro), Azkoien (20.510,27 euro), Ribaforada (27.524,60 euro), San Adrian (27.258,24 euro), Zangoza (29.211,60 euro), Tafalla (27.968,55 euro), Atarrabia (35.249,25 euro) eta Zizur Nagusia (34.982,88 euro).
Bigarren kategorian, berriz, herri hauek jasoko dituzte Kulturaren laguntzak: Agoitz (3.518,20 euro), Azagra (12.721,14 euro), Bera (5.351,65 euro), Beriain (9.957,58 euro), Berriobeiti (3.772,48 euro), Castejon (8.027,48 euro), Lizarra (12.019,29 euro), Etxarri Aranatz (9.691,93 euro), Uharte (10.440,11 euro), Irurtzun (14.431,92 euro), Lesaka (8.378,41 euro), Los Arcos (8.860,93 euro), Olazti (11.317,43 euro), Valtierra (10.176,91 euro) eta Viana (8.334,54 euro).