Osasunako Oier Sanjurjo futbolariak Berako San Jose Zahar Etxea bisitatu du

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 12a, 09:36

Belaunaldi arteko proiektua ezagutu du eta Labiaga ikastolako ikasleekin elkarrizketa izan du

Berako San Jose zahar etxean bisita berezia izan zuten ekainaren 11n, Osasuna futbol taldeko kapitaina den Oier Sanjurjo. Lehen Mailara iritsi berri direlarik ZaharEetxeak zoriondu nahi izan ditu bera eta taldea. Bidenabarkoan, belaunaldi arteko proiektua martxan dutenez, Labiaga Ikastolako Lehen Hezkuntzako bigarren eta bosgarren mailakoen laguntzaz elkarrizketa eder bat egin zioten Sanjurjori. Zahar Etxekoek erran digutenez, «mutiko jatorra eta oso etxekoa benetan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun