eTwinnig kalitate zigilu europarra jaso du Lesakako Irain Eskolak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 11a, 18:00
Irain eskolako ikasle eta irakasleak, eTwinning proiektu batekin lotutako kalitate-zigilua lortu dute bertze ikastetxeetako ordezkariekin Iruñean.

Nafarroako bertze zazpi ikastetxerekin batera jaso zuen ziurtagiria ekainaren 10ean

Nafarroako bertze zazpi ikastetxerekin batera, Lesakako Irain Eskola Publikoak 2017-2018 ikasturtean burututako eTwinning proiektu bati lotuta kalitate-zigilu europarra jaso du Hezkuntza Departamenduan izandako eTwinning Sarien Banaketa Jardunaldian. 

Proiektuaren xedea Europako hainbat herrialdetako eskolekin kultur ondarearen inguruko postalak elkartrukatzea izan zen, eta horren inguruan jarduera multzo zabala landu zituzten ikasleek. Argazkian, Irain eskolako 6. mailako ikasleak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduko agintariekin eta bertze ikastetxeetako eTwinning proiektutetan parte hartutako ikasle-irakasleekin ageri dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun