Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 07:30
Larunbatean zikiro-jatea izanen dute Altzaten.

Ortziralean 20:00etan botako den txupinazoarekin hasi eta igande arratsaldeko hip-hop emanaldiarekin bukatuko dira Berako auzoko ospakizunak

Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburu honetan, ortziraletik igandera, egitarau zabalarekin. Dendek eta komertzioek prestatutako saski bat ere zozketatuko dute igande arratsean.

Ortziralea, ekainak 14

Ortziralean 20:00etan Altzateko plazan txupinazoa bota eta goxokiak banatuko dituzte. Ondoren karriketan barna kalejira eginen dute erraldoi eta buruhandiekin. 20:30ean bertso-poteoa eginen dute Bortziriak, Gernika eta Barakaldoko bertso eskolekin. 22:00etan suzko zezena aterako da.

 

Larubata, ekainak 15

Larunbatean 10:30ean plater tiraketa izanen da. 14:00etan auzo bazkaria izanen dute Uraldea karrikan, zikiro jatea. Txartelak Purienean eta Bidaxka, Kataku, Lixoia, Xuga, Ikuilu ostatuetan salgai daude, 20 eurotan. 17:00etan haurrentzako bizikleta lasterketa eginen dute eta ondotik berendua. 22:00etan suzko zezena.

 

Igandea, ekainak 16

Igandean 11:00etan meza izanen da. 12:00etan euskal dantzak izanen dira Altzateko plazan eta erraldoiak eta buruhandiak ere ibiliko dira. 16:00etan haur jolasak izanen dituzte. 18:00etan hip-hop emanaldia. Berako Toki Ona, Labiaga ikastola eta SJB Kidz taldeekin batera, Irungo My dance studio eta Donostiako Showtime ariko dira.

Denda eta ostatuen artean saski handi bat ere prestatu dute. Txartelak euro batean saltzen ari dira eta zozketa azken emanaldiaren ondotik eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun