Uxuri Portu lesakarrak irabazi du Euskal Herriko trial txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 11a, 07:00
Erdi-erdian Uxuri Portu eta ezkerrean Oier Mitxelena, Nafarroako txapelketan, Lizarran.

Nafarroakoan Oier Mitxelenak ere parte hartu du, elite mailan

Ekainaren 8an Lukon (Araba) jokatu zen Euskal Herriko trial txapelketa irabazi du Uxuri Portu lesakarrak. Nafarroakoan ere garaipena lortu zuen Lizarran, ekainaren 1ean. Azken horretan Oier Mitxelenak ere parte hartu zuen eta elite mailan saria jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun