Haurraren Eguna bi egunez ospatuko dute aurten ere Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 07:30
Igandean ipuin topaketa izanen dute Etxalarren.

Ortzegunean Ate Irekiak eskolan eta igandean Ipuin Topaketa izanen dituzte, bertzeak bertze

Azken urteetan bezala Haurraren Eguna bi egunez osatua egonen da Etxalarren. Ekainaren 14an, ortziralean Landagain Eskolako ate ireki jardunaldia izanen da eta16an, igandean, XXXI. Ipuin Topaketa izanen dute, bertzeak bertze. 

Ekainaren 14an, ortziralean 11:00etan Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek osatzen duten Landagain Ttiki abesbatzak kontzertua eskainiko du eta ondotik, ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak ikusteko izanen da.

 

Igandean gehiago

Ekainak 16an, igandean, XXXI. Ipuin Topaketa ospatuko da. 10:30tik 12:00etara eskolako ateak irekita egonen dira berriz ere nahi duenak bisita egiteko. Gainera, eskolako atarian eta aretoan ikasleen ipuinak irakurtzeko aukera izanen dute herritarrek. 12:30ean frontoian Lehen Hezkuntzako ikasleek beraiek sortutako ipuinak irakurriko dituzte guztion gozamenerako.

13:30ean haur eta gurasoek bazkaria eginen dute frontoian.

14:30etik 17:30era bestarekin segitzeji,  Txiribuelta Elkartearen eskutik, hainbat ekintza eginen dituzte haurrekiin. Eguna bukatzeko, 17:30ean berendua eskainiko zaie haurrei. Landagain Eskolak antolatutako egun honetan, ezinbertzeko laguntzaileak dira Guraso Elkartea, Etxalarko Udala eta Altxata.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun