Tomas Rekondo gogoratu dute Lesakako txistulariek lehen Karrikabueltan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 10a, 12:00
Txistulari taldea, plazatik abiatzerakoan.

Ohiturari eutsiz, Sanferminak bitarteko igande goizetan Karrikabuelta egiten hasi dira igande honetan Lesakako txistulariak. Tomas Rekondo gabeko lehen karrikabuelta izan zen, baina txistulari taldeak gogoan izan zuten taldekide zena. Honela, herriko itzulia bere etxeko atarian bukatu zuten eta gero, hamaiketakoa izan zuten Kasinoan, Rekondoren familiak eskainia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun