Jon Olaizolak Open Diario de Navarra txapelketako txapela jantzi du

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 10a, 06:56
Olaizolak jantzi du esku pilotako VII. Open Diario de Navarrako txapela.

Unai Astiz mendean hartu zuen lesakarrak, 18-11 irabaziz.

Pilotaleku bete jende bertaratu zen ortziralean Arrotxapean jokatu zuten esku pilotako VII. Open Diario de Navarra txapelketako finalera. Hasieratik aitzin hartu zion lesakarrak, buruzgaindarrari alde nabaria atera ziolarik (15-4). 

Markagailuak 17-4ko aldea izatetik, 17-11 izatera pasa ziren «oharkabean». Berandu baino lehen, hutsei neurria hartzeko bide izan zuen lesakarrak, eta horri esker, txapela jantzi zuen.

Ordu erdi eskaseko partidan 11 tanto egin zituen Olaizolak; 5 Astizek eta lesakarrak 5 galdu zituen heinean, 4 izan ziren buruzgaindarrari ihes egin ziotenak. 300 lagun ingururengan ikusmira eragin zuen partidak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun