Bi zauritu eta auto-ilara luzeak Beran gertatu den istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 8a, 15:08

Denbora luzez errei bat trabatua gelditu denez, Foruzainek bidea txandaka eman dute eta auto-ilara luzeak sortu dira berehala

Auto bat eta hainbat motorren artean gertatu den istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira larunbat eguerdian N121A errepidean, Berako harrobiaren parean.

Bi zaurituak Donostiako Ospitalera eraman dituzte. Errei bat trabatua gelditu denez, Foruzainek txandaka eman dute bidea bi norantzetan eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira berehala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun