Osasun sexualari buruzko tailerra antolatu dute ekainaren 24an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 21a, 20:00
Segurtasun praktika erotikoak eta harreman sexualen inguruko jarreraren inguruko informazioa eskainiko dute.

15 urtetik goitiko Bortzirietako gazteei zuzendua, HIESaren Aurkako Batzorde Hiritarreko sexologoak eskainiko du

Osasun sexualari buruzko tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 15 urtetik goitiko Bortzirietako gazteei zuzendua. Osasun sexualari buruz

Ekainaren 24an izanen da Berako Beralandetan, 11:30etik 13:30era eta GIB-ari (Giza inmunoeskasiaren Birusa, VIH) eta STIari (sexu transmisioko infekzioak) buruzko oinarrizko informazioa, segurtasun praktika erotikoak eta harreman sexualen inguruko jarreraren inguruko informazioa eskainiko du HIESaren Aurkako Batzorde Hiritarreko sexologoak. Izen-ematea watsappez egin daiteke, 634 22 36 59 zenbakian edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun