Lesakako San Fermin elkarteko mendizaleak San Juan Xarrera joanen dira ekainaren 24an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 7a, 06:30
San Juan Xarren meza aditzera joanen dira aurten ere Lesakako jubilatuak San Juan egunez.

Meza aditu eta gero bazkaria izanen dute Arantzako Burlada jatetxean 

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteko mendi taldeak San Juan Xarrera ibilaldia eginen du ekainaren 24ean. Oinez doazenak 09:00etan abiatuko dira egoitzatik eta hameketakoa ere izanen dute ohiko lekuan (norberak eraman beharko du). Autobusean doazenak berriz, 11:00etan aterako dira su-hiltzaileen partetik, San Juan Xarreko mezara joateko. 

Gero bazkaria izanen dute Arantzako Burlada jatetxean honako menuarekin: urdaiazpikoa, pate, entsalada gularekin, arrain-zopa, legatza, bildots errea entsaladarekin eta sagar-tarta. Txartelak 31 eurotan eskuratzen ahal dira elkartearen ostatuan ekainaren 20ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun