Ibardingo laugarren Auto Igoera eginen dute ekainaren 8an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 6a, 18:00
Larunbat eguerdian abiatuko dira lehen ibilgailuak Ibardingo errepidean.

Nafarroako mendiko txapelketarako, Nafarroako junior mailako mendiko txapelketarako eta Seat 1430 sarirako puntuagarria izanen da

Ekainaren 8n eginen da Ziharka Sport eskuderiak, Nafarroako Automobolismo Federazioarekin batera laugarren aldiz antolatutako Ibardingo Auto Igoera. Nafarroako mendiko txapelketarako, Nafarroako junior mailako mendiko txapelketarako eta 2019ko Seat 1430 sarirako puntuagarria izanen da. 

Ekainaren 7an, ortziralean 19:00etatik 20:00etara eginen dituzte egiaztapen tekniko eta administratiboak Errekalde ostatuan. Larunbat goizean ere egiaztapen horiekin segituko dute eta 11:30ean irteera hartzeko baimena duten ibilgailuen zerrenda paratuko dute Errrekalden. Ondotik aurkezpenak egin eta 12:30ean abiatuko da entrenamentu ofizialetako lehen parte-hartzailea. Gero, bi txandak eginen dituzte. Lau kilometro eta erdiko ibibidea izanen dute eta bi txanda eginen dituzte. 18:00etan emaitzak publikatuko dituzte Kataku ostatuan eta 18:30ean sari-banaketa eginen dute leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun