Merkatu hau hilabetero antolatzen du Berako udalak, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, gasnak, ogia, euskal xerriaren produktuak, eztia, arraultzeak, sagardoa, zukua, ukenduak eta eskualdeko bertze hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera eskaintzen dute. Beratarrak eta bisitariak animatu dituzte Berako Udaletik, «pausu bat ematera tokiko garapenaren alde eta erosketa bertako produktuekin egitera».