Larunbat honetan mende laurdena beteko du Berako Dantzari Ttiki Egunak

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 5a, 19:00

Berako Gure Txokoako dantzariekin batera, Ibarra, Tolosa, Legazpi eta Urnietako dantza taldeek parte hartuko dute

Goizean dantzariak auzoetan barrena ibiliko dira eta eguerdian Merkatu Plazan jaialdia eskainiko dute. Arratsaldean dantzaldia izanen da Ricardo Baroja eskolako aterpean.

Berako Gure Txokoa elkarteak, Udalaren laguntzarekin, 25. urtez Dantzari Ttiki Eguna antolatu du. Larunbat honetan, ekainak 8, izanen da, eta herriko dantzariek Ibarrako Alur, Tolosako Udaberri, Legazpiko Korosti eta Urnietako Aurrera Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak gonbidatu dituzte.

10:30ean auzoetan barna ibiliko dira eta auzoz auzo dantzatu ondotik, 12:30ean, Iamotenean elkartu eta Merkatu Plazara kalejiran joanen dira. Ondotik, Merkatu Plazan jaialdia eskainiko dute. Euria egiten badu Eztegara pilotalekuan elkartuko dira. Jaialdiaren ondotik, haurrak etxeetara joanen dira bazkaltzera eta ondotik, 16:00etan, dantzaldirako elkartuko dira. Dantzaldia Ricardo Baroja eskolako aterpean izanen da Etxalarko Elizagoien ahizpekin. 18:00etan bakoitzak bere herrirako bidea hartuko du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun