Ezkio-Itsasoko pilota eskolakoen bisita izan dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 3a, 11:30

Pilotaren bueltan pasatu dute Arantzako pilota eskolako haurrek asteburua. Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) pilota eskolakoak etorri zaizkie bisitan eta elkarrekin pilotan aritzeko aukera izan dute. Arantzako pilota eskolatik adierazi dutenez, «esperientzia hagitz polita izan da eta neska-mutikoak hagitz gustura aritu dira elkarrekin pilotan». Orain bisita bueltatzeko asmoa omen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun