Margolanak entregatu ondotik, beraien margolanak ikusteko aukera izan zen Alondegiko arkupetan. Arratsaldean banatu zituzten sariak Sandra Legasa, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko ordezkariak eta Patxi Saenz, Beti Gazteko ordezkariak.
Umeen artean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleen artean, lehen saria Julen Castro Ordokirentzat izan zen eta bigarrena Galder Baraibar Etxegarairentzat. LHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean, Maddi Hoyos Eguzkiagirrek eraman zuen lehen saria eta Ana Odriozola Goizuetak bigarrena. LHko bosgarren eta seigarren mailakoen artean, lehen saria Olarixu Urra Yecorak eskuratu zuen eta bigarrena Urko Olaizola Mendegiak. 30 eta 20 euroko erosketa-txartelak eskuratu zituzten, herriko dendetan erabiltzeko.
Helduen artean, berriz, bortz finalista izan ziren: Jose Ramon Guerra Barbadillo, Juan Carlos Aresti Pérez, Mari Mar Gonzalez Sainz, Xabier Arribas Molinero eta Antonio Arrillaga Ibarluzea. Hauen artean, 600 euroko lehen saria Bergarako (Gipuzkoa) Antonio Arrillaga Ibarluzeak eskuratu zuen eta 350 euroko bigarren saria Bilboko (Bizkaia) Juan Carlos Aresti Perezek. Herriko margolariek egindako margolan onenari emandako 150 euroko saria, Jaxinto Otxoteko Altzugaraik eskuratu zuen.
Epaimahaia Javier Igoa eta Elena Bezunartea margolariek osatu zuten. Gisa horretara borobildu zuten Beti Gazteren Asteko ekitaldiak.