A mailan (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Kurtsoko haurrak) lehen saria Ibai Criado Arruabarrenak eskuratu du, bigarren saria Eneritz Etxepare Seinek, hirugarrena Beñat Ariztegi Altzugaraik eta laugarrena Jon Rodriguez Irigoienek.
B mailan (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoko neska-mutikoak), lehen saria Maddi Hoyos Iguzkiagirrek eskuratu du, bigarren saria Alain Etxepare Aiestaranek eta hirugarren sarian berdinduak gelditu dira Leire Garcia Vazquez, Libe Tapia Mutuberria eta Iratz Susperregi Mutuberria.
C mailan (LHko 5. eta 6. mailakoak), azkenik, Maddi Zubieta Eneterreagak lortu du lehen saria, eta bera izan da maila guztietan erantzun gehien eman dituena, gainera (28,65 puntu). Bigarren saria Ibon Ruiz Sarasolak eskuratu du, hirugarrena Beñat Etxepare Aiestaranek eta laugarrena Beñat Criado Arruabarrenak.
Parte hartu dutenen artean motxila zozketatu zuten eta hau ere Jon Rodriguez Irigoieneri egokitu zaio.
Herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak (40, 35, 30 eta 25 eurokoak) eta eskolako materiala lortu dituzte saridunek, eta 12 galdera edo gehiago erantzun duten guziek ere opariak izan dituzte.