Gizon bat atxilotu dute Beran etorkinak legez kanpo garraiatzeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 3a, 07:33

Paperik gabeko hiru pertsona zeramatzan.

Errepideko kontrol batean atxilotu dute gizonezkoa. Paperik gabeko hiru pertsona Frantziara eraman nahi zituen.

Gipuzkoako gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean Guardia Zibilak Beran, etorkinak legez kanpo garraiatzea egotzita. Atzerriko herritarren kontrako delitua leporatu diote eta dirudienez, paperik gabeko hiru pertsona Frantziara eraman nahi zituen.

EITBren arabera errepide-kontrol batean atzeman zuten. Dokumentazioa eskatu zitzaienean, gidariak berak onartu zuen gainerako hirurek ez zutela paperik. Guardia Zibilaren ustez gidaria  immigranteak diruaren truke Frantziara garraiatzen ari zen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun