Kontsumo arduratsuaz Arantzan
Ekainaren 20an, 15-20 urte arteko gazteentzako kontsumo arduratsuari tailerra emanen du Hegoak elkarteak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatua. Arantzako Baskulan izanen dute hitzordua, 18:00etan. Sustantzien arrisku eta kalteen eta hauek murrizteko baliabideen inguruko informazioa emanen dute. Informazio hau modu egokian erabiltzen ikasiko dute eta arlo legala aztertuko dute. Izena emateko 634 22 36 59ra (Whatsappez) edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatzi behar da, edo 948 63 50 36ra deitu.