Euskaraldiaren inguruko Bortzirietako bilera irekia ekainaren 6an eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 3a, 06:30
Bortzirietak Euskaraldiaren aurkezpena, joan den urtean.

Ortzegunean 19:00etan Beralandetan izanen da Nafarroako Euskaraldiko dinamizatzailea 

2019an zer? galdera abiapuntutzat hartuta, Euskaraldiaren inguruko bilera irekia eginen dute ekainaren 6an, Beralandetan, iortzegunean 19:00etan. Bortz herrietako herritarrentzako deitu dute bilera eta bertzeak bertze, Nafarroako Euskaraldiko dinamizatzaileak hartuko du hitza. 2020ko udazkenean egitekoa den bigarren Euskaraldiaren inguruko xehetasunak partekatuko dituzte eta gisa berean, hori behar bezala prestatzeko egin beharreko hainbat lanez ariko dira ekainaren 6ko hitzorduan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun