A mailan, (10 urte arte), lehen saria Lesakako Hegoi Arrieta Silveirak eskuratu du, ‘Janari onena’ lanarekin. Bigarren saria, Sarako Unax Aizpurua Ibargaraik eskuratu du ‘Gure Txokoa taldea’ lanarekin.
B mailan (11-14 urte), lehen saria Berako Axuri Zapiain Arlegik eskuratu du, ‘Nire bizkotxoa’ bertso-xortarengatik. Bigarren saria Arantzako Ekai Madariaga Apaolazak lortu du, ‘Maiatzeko azken egunak’ lanarekin. Sarako Haira Aizpurua Ibargarairen ‘Egun berezi bat bazela gaur’ lanak aipamena jaso du.
C mailan (15-18 urte) lehen saria Lesakako Iratxe Muxika Carrionek jaso du ‘Sekretupean’ bertso-xortarengatik eta bigarren saria Etxalarko Etxahun Azkarraga Fernandezek, ‘Mobilaren ondorioak’ lanarengatik.
D maila nagusian (18 urtetik goiti), Irungo Manu Goiogana Bengoetxea nagusitu da, ‘Ispiluko ustezko gizon zis hetero zuri, ez-gizen diruaski horri’ bertso-xortarekin. Bigarren saria, Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarrek lortu du ‘Egin apustu’ lanarekin. Egoitz Zelaiak epaimahaiaren aipamena jaso du, ‘Isilik dauden ahotsak’ lanarekin.
Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek antzerkitxoak eskaini zituzten eta ondotik, partehartzaileentzako berendutxoa izan zen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!