XXXVI. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 30a, 18:00
XXXVI. Txoko-Txiki ipuin lehiaketako saridunak, Estitxu Arozena bertso irakaslearekin.

Maiatzaren 29an egin zen ekitaldia, bertso antzeztuak eta bapateko saioaren ondotik 

Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXVI. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen maiatzaren 29an. Giroa berotzeko, gelaz gela bertso batzuk kantatu zituzten, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten eta oinak emandako bapateko saioa, Estitxu Arozenaren gidaritzapean. 

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan, Nahia Ubiria Artola,  ‘Elene eta sorgina’ ipuinarekin; bigarren mailan, Lizar Fernandez Fresneda, ‘Bluren istoria’ ipuinarekin; hirugarren mailan, Iratz Susperregi Mutuberria, ‘Maialen eta maitagarria’ ipuinarekin; laugarren mailan, Irati Ubiria Garmendia, ‘Iratiren ametsa’ ipuinarekin; bosgarren mailan, Saioa Orbegozo Arzuaga izan zen sariduna ‘Gezurra dirudiena egia bihurtzen’ ipuinarekin eta seigarren mailan, Maitane Erkizia Arburua, ‘Familia’ ipuinarekin.

Ipuinen ilustrazio lehiaketan hauek izan ziren saridunak: Xabat Arburua Portu (lehen maila), Izaro Zelaieta Egia (bigarren maila), Adur Erkizia Arburua (hirugarren maila), Maddi Hoyos Iguzkiagirre (laugarren maila), Ainitze Martinez Olazabal (bosgarren maila) eta Nahia Pumar Iturrioz (seigarren maila).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun