Baztan-Bidasoko XXXII. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa maiatzaren 31n eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 30a, 08:30

Sariak banatu ondotik, bertso-anzterki emanaldiak eskainiko dituzte Bortzirietako bertso eskoletako gaztetxoenek.

182 lan aurkeztu dira eta onenek saria jasoko dute ortziralean 18:00etan Kultur Etxean

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunikatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXXII. Bertsopaper Lehiaketako saridunak jakitera emanen dituzte ortzirale honetan, maiatzak 31, 18:00etan Berako Kultur Etxean. 

Beti bezala, sariak banatu aitzinetik Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek beraien antzerkitxoak eginen dituzte eta ondotik, berendua izanen dute Beralandetan. Aurten, 182 lan aurkeztu dira lehiaketara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun