Beti Gazteko emakumeek eta Baztango kadeteek bakarrik jokatuko dute asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 31a, 06:30
Beti Gazteko emakumeek ligako azken partida jokatuko dute Beti Gazteren Astearen baitan.

Beti Gazteko gizonezkoek eta Baztango emakumeek azken partida izanen dute eta Baztango kadeteek mailaz igotzeko aukera dute Burlatan 

Eskualdeko futbol taldeen kirol asteburua bi partidara mugatuko da. Beti Gazteko emakumeek igoera faseko azken partida jokatuko dute larunbat goizean Mastegin, Beti Gazte elkartearen Asteko ekitaldien baitan. Baztango kadeteek, berriz, lehen mailara igotzeko bigarren kanporaketako itzulerakoa jokatuko dute Burlatan. Joanekoan bana egin zuten Giltxaurdin eta gainditzea lortzen badute, lehen mailan izanen dira datorren urtean.

Gipuzkoako emakumeen Gorengoen mailako txapeldunen fasean

Beti Gazte – Añorga, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

  

Nafarroako kadeteen bigarren mailan igoera fasea bigarren kanporaketa itzulerakoa

CD Atarrabia A – Baztan, larunbatean 18:00etan Atarrabiakoa Peritosen. Joanekoan bana egin zuten Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun