Kankailuen topaketa ekainaren 2an izanen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 30a, 06:30
Igantziko erraldoi eta kankailuen konpartsa. Iganderako topaketa antolatu dute.

Herriko konpartsarekin batera Lapurdiko Bastidakoa eta Gipuzkoako Legazpikoa aterako dira igande goizean

Ekainaren 2rako, Kankailu Topaketa antolatu du Igantziko konpartsak. Hogei urte dira herrian kankailuak dantzatzen hasi zirela, bertakoak alegia. Urteurrena ospatzeko hiru talde ibiliko dira herriko karriketan: Lapurdiko Bastidakoa, Legazpikoa eta bertakoa.  Goizeko 10:00ak aldera bildu eta hasiko dituzte prestaketak. Gosaldu ondotik, 12:00etan, itzulixka eginen dute herrian barrena, zenbait lekutan gelditu eta dantzatuz. 13:00etan dantzatuko dituzte kankailuak azkenekoz plazan eta segidan Biltoki Elkartean izanen dute bazkaria. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun