Igandean, XXVII. Gasna lehiaketa jokatuko dute eta bertan parte hartu nahi dutenek 10:00etatik 11:00etara eraman beharko dituzte ardi gasnak frontoira. 10:30etik 14:00etara eskulangileen erakusketa eta salmenta postuak jarriko dituzte eta giroa alaituz Etxalarko trikitilariak ariko dira. Eguerdian gasna lehiaketako sari banaketa eginen dute eta Bankako kantariek girotuta bazkaria.