Arantzako bestetako egitarauaren azalerako eta kontrazalerako lehiaketa deitu dute hirugarren aldiz

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 28a, 08:52
Arantzako bestetako programarako azalea bila hasiak dira.

Ekainaren 28ra arte aurkezten ahal dituzte herriko eskolan ari diren neska-mutikoek

Arantzako Udaleko Kultura Batzordeak, hirugarren aldiz, bestetako egitarauaren azalerako eta kontrazalerako lehiaketa antolatu du. Herriko eskolan ari diren 6 urtetik 14 urte bitarteko ikasleek (LHko 1.mailatik DBHko 2.mailara) parte hartzen ahal dute eta bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal izanen ditu. 

Lanak koloretan izan behar dute eta euskarri gogor batean aurkeztu beharko dira, hau da, kartulinan edo paper lodian eta A4 formatuan. Testuari dagokionez, Arantzako bestak 2019. Abuztuaren 14tik 17ra testua agertu behar da nahitaez lanean.

Lanak gutun-azal batean sartuta aurkeztu beharko dira Herriko Etxean. Sobre horrek eta lanak berak izenburu bat izanen dute, sobrean adierazi beharko dena. Gutun-azal horren barrenean bertze ttikiago bat sartu beharko da, itxia, eta hor lana egin duen haur edo gaztetxoaren izen abizenak, helbidea eta telefonoa idatzi beharko dira. Ekainaren 28ko 13:00ak arte aurkezten ahal dira lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun